Mario Barandiarán entrenatzaile argentinarrak, Valladolideko VRAC taldearekin Ohorezko Mailako liga irabazi berri duenak, bat egin du Universitario Bilbao Rugbyren proiektuarekin.

Barandiaránek klubeko kirol-arduradun nagusia eta senior mutilen lehen taldeko entrenatzailea izango da, Ohorezko B Mailan bere multzoko 7. postuan amaitu zuen  “Valtecsa UBR” taldekoa.

Argentinarra UBR taldean sartzea inflexio-puntua da Universitario Bilbao Rugbyren hazkundean eta garapenean.

Barandiaran Errekaldeko zelaira joan zen atzo arratsaldean, asteazkenarekin, klubaren instalazioak bertatik bertara ezagutzera, eta Uni Bilbaoren hainbat kategoriatako kideekin ere hitz egin zuen.

Curriculum zabala du La Platakoak, bai selekzioari, bai klubei dagokienez. Hona hemen daturik aipagarrienak:

Argentinako Errugbi Selekzioaren entrenatzaile laguntzailea 2004tik 2008ra; 2007ko Frantziako Munduko Txapelketan brontzezko domina lortu zuen pumekin.

Unión de Rugby Buenos Airesko (Argentina) errugbiko zuzendaria, 1998tik 2017ra.

La Plata Rugby Clubeko entrenatzailea (Argentina), 2008, 2012, 2013.

Unión de Rugby de Buenos Airesko hautatu nagusien entrenatzaile laguntzailea talde hauen aurkako nazioarteko partidetan: Frantziako (1996 eta 1998), Ingalaterrako (1997) eta Australiako (1997) selekzioen, eta 1996ko Zeelanda Berriko Canterburyko probintziako selekzioaren aurka.

VRACeko (Valladolid) kirol-zuzendaria, 2017-21

VRACeko (Valladolid) lehen taldeko koentrenatzailea, 2017-21.

Ohorezko Mailako Ligako txapelduna VRAC taldearekin azken bost edizioetan. (2017-21)

“Universitario Bilbao Rugbyk ongietorria egiten dio Mario Barandiaráni”.

ONGI ETORRI MARIO!!

Gora UBR!!

 

                                                Aitor Jauregi (UBR-ren Batzordeburua) eta Mario Barandiarán