Universitario Bilbao Rugbyren taldeek denboraldi aurreko prestakuntzarekin jarraitzen dute.

Joan den asteburuan denek jokatu zuten etxean, zaleen aurrean, eta larunbat honetan Bilbotik kanpora joango dira, 16 eta 18 urtez azpikoen taldeak izan ezik.

Valtecsa UBR Zaragozara joango da, CDM David Cañadara,  Íbero Club (17:00) eta Fénix “SUB23” (17:45) etxeko taldeen aurka neurtzera.

Bestalde, Valtecsa UBR “B” taldeak ere parte hartuko du jardunaldi horretan Aragoiko hiriburuan, eta Linces eta (19:00) eta Fénix “B” taldeen aurka (19:45) jokatuko du.

UBR-ren emakumezkoen taldea ere Zaragozan izango da larunbatean, David Cañadan, eta Íbero (13:45) eta Fénix (14:30) taldeen aurka arituko da triangeluarreko partidetan.

Bestalde, Fangon jokatuko dute 16 urtez azpikoen taldeak Getxoren eta Durangoren aurka 11:00etan, eta 18 urtez azpikoen taldeak 13:00ean.

Azkenik, eskolako kideek, 10 urtez azpikoekin hasi eta 14 azpikoak barne hartuta, Mungian jokatuko dituzte partidak 11:00etatik aurrera.

 

 GORA UBR!!