Universitario Bilbao Rugby Arabara joango da larunbat honetan denboraldia hasteko.

Gasteiztarrek eta bilbotarrek iaz bezala emango diote hasiera euskal ligari; orduko hartan, Carlonen taldeak arabarren aurka irabazi zuen jokatutako bi partidetan.

UBRk bezala, etxeko taldeak mailatik igo diren jokalariak sartu ditu bere lerroetan, beteranoak eta gazteak nahastuz.

Entrenatzaile bilbotarrak esan duenez, denboraldiko lehen partida ofizial honetan, litekeena da urduritasunak eta lehiara itzultzeko gogoak nolabait baldintzatzea partidako zenbait alderditan.

Aurpegi berri asko UBRn, baina denboraldi-aurre honetan irudi bikaina eman dutenak. Denboraldian zehar ere poz handia emango digute, denboraldi-aurrean erakutsi duten bezala.

Emazkumezkoen 1. Euskal Liga: Vithas Gaztedi RT vs Universitario Bilbao Rugby.
Vitoria-Gasteiz – Gamarra/ Urriak 16 . 16:30etan.
GORA UBR!!