Valtecsa UBR taldeak Vithas Gaztedi RT-ri irabaziz ekin dio denboraldiari. Bi zati oso desberdineko partida izan zen, eta Bilboko taldea nagusitu zen markagailuan bietan.

Lehen zatian, UBR nagusitu zen lehen konpasetan, baina etxeko taldeak ondo erantzun zien bisitarien kolpeei; hala, atsedenaldira desabantaila txiki batekin iritsi zen, 17-20, dena airean utzita bigarren aldirako.

Eta bigarren aldiko berrogei minutuetan bizkaitarrak jokoaren jabe egin ziren eta aurkaria gainditu zuten arlo guztietan.

Mario Barandiaranen gizonek sinesgarritasunez eta segurtasunez jardun zuten Arabako zelaian, markagailuan azkenean islatu zen gisa: 17-47.

Aipatzekoa da 18 urte azpiko taldetik lehen taldera jauzi egin duten jokalari batzuen debuta; gainera, Gasteizen izan ziren jokalari guztiek zenbait minutuz jokatu zuten.

Mazabi Santander izango da hurrengo jardunaldiko aurkaria, etxean jokatuko den denboraldiko lehen lehian.

              Ohorezko B Maila: -1. Jardualdia  / Vithas Gaztedi RT 17 vs Valtecsa UBR 47

GORA UBR!!