Universitario Bilbao Rugby larunbat honetan aurkeztuko da bere zaleen aurrean, eta Arrasate-Ordizia taldea izango da aurkaria.

Uni Bilbaok lehen jardunaldian galdu egin zuen Gaztediren aurka, baina Fangon ahalegina egingo du bere jokoa inposatzeko, denboraldi-aurrean ere aurrez aurre izan duen talde honen aurka, horrela porrota Arabako lurrean atzean uzteko asmoz.

 

Etxekoek eta bisitariek partidak galdu zituzten lehen jardunaldian, eta badakite goiko aldean egon ahal izateko lehia honetan jokoan dauden puntuak eskuratu behar dituztela.

UBR taldean gazteen eta beteranoen artean dagoen loturak fruituak ematen ditu pixkanaka, eta, taldearen eguneroko lanari esker, baikorrak izan gaitezke, denboraldi honetan bilbotarrek ahalegina egingo baitute hazten jarraitzeko.

UBR– ArrasateOrdizia RT – Urriak 23 / 18:00etan – Errekaldeko Kiroldegia

Emazkumezkoen 1. Euskal Liga – 2.Jardunaldia