Valtecsa UBR “B” taldea bere zaleen aurrean aurkeztuko da larunbat honetan euskal ligako 1. mailako denboraldi berrian, eta Rioja RC izango du aurkari etxeko estreinaldian.

Bilbotarrek partida galdu zuten lehen jardunaldian Única RT-ren kontra, eta oraingoan hasiera txarra zuzentzen eta beren benetako balioa erakusten saiatuko dira zaleen aurrean.

 Argazkiak: La Única RT 

Aurkariak, Domiberia R.C. Riojak Durango RT taldeari irabazi zion etxeko estreinaldian. Durangaldeko jokalarien aurrean frogatu zuenez, talde borrokalaria da eta ideia argiak ditu jokatzeko moduan.

 Ez da lehia erraza izango Errekaldekoentzat. Ahalik eta akats gutxien egitea, bizitasunez aritzea hasierako txistutik amaieraraino, eta beteranoen eta gazteen arteko nahasketa aprobetxatzea funtsezko alderdiak izango dira puntuak etxean gera daitezen.

 

Valtecsa UBR “B” – Domiberia Rioja CR
Gizonezkoen I.Euskal Liga – 2. Jardunaldia / 16:00etan – Errekaldeko Kiroldegia
GORA UBR!!