Universitario Bilbao Rugby Landare Toki zelaira joango da larunbatean, denboraldiko hirugarren partida Cominter Tisu Hernaniren aurka jokatzeko.

 

Gipuzkoarrak eta bizkaitarrak garaipen eta porrot banarekin daude sailkapenean, baina bilbotarrak maila bat gorago daude, larunbat honetako aurkarien gainean.

 

Pixkanaka-pixkanaka, Bilboko taldea sasoian jarri, eta beteranoen eta hasiberrien arteko nahasketak bidea markatzen ari da, arrastoak utziz, esaterako, Arrasateren aurkako partidan, Carlonen neskak nagusitu baitziren Errekalden partida bikaina jokatu ondoren.

 

Zuri-gorriek ahalegina egingo dute Landare Toki zelaian bide onetik jarraitu eta garaipena lortzeko, nahiz aurkaria berdintsu samarra izan.

 

Itxuraz, lehia parekatua izango dugu Landare Tokin, oso berdintsuak diren bi talderen artean, baina Universitario Bilbao Rugbyk jarraitu nahi du aurrerako pausoak ematen eta bere jokoa inposatzen.

Emakumezkoen Euskal Liga / Cominter Tisu Hernani vs Universitario Bilbao Rugby
Landare Toki /Hernani – Azaroak 6 / 16:30etan .
GORA UBR!!