Emazkumezkoen 1. Euskal Liga. – Cominter Tisu Hernani CRE 36 vs UBR 10

Ligako etenaldiaren ondoren, emakumezkoen taldea Hernanira joan zen hirugarren jardunaldia jokatzeko, baina itzulera ez zen UBRren aldekoa izan.

Etxekoek lortu zuten garaipena, Hernanik ondo baino hobeto aprobetxatu baitzituen bere indarrak, eta haiek landuz jokoan zeuden puntuak eskuratu baitzituen.

Porrota gorabehera, bilbotarrek ganoraz jokatu zuten partida, erasoko ekintza askotan distira eta defentsan maila handia erakutsiz. Etxekoen ekintzetako asko geldiaraztea lortu zuten, haiek eraman baitzuten partidaren pisua lehiako laurogei minutuetan.

Emaitzak emaitza, Bilboko taldea egiten ari den lana agerian jarri zen partidan, denboraldi honetan batera aritzen baitira jokalari beteranoak eta hasiberriak.

GORA UBR!!

(Argazkia: Hernani CRE)