Valtecsa UBR “B” zelaira itzuliko da berriz. Euskal Ligako senior mutilek   ligako liderra den Betsaide Elorrio RTaren aurka jokatuko dute oraingoan.

Elorrioko taldeak orain arte beterik du garaipenen laukitxoa sailkatze-taulan, eta ahalmen handiz iritsiko da Bilbora, horrela erakusten baitute lehiaketan lortu dituen emaitzek. 

Maila handiko aurkaria bilbotarrentzat. Hala ere, bilbotarrek ahalegina egingo dute aurreko jardunaldian egindako jokoa eta emandako pausoa berresten sailkapenean buru den taldearen aurrean. 

Lehia garrantzitsua larunbat honetan Fangon. Errugbiaz gozatzeko eguna.

Valtecsa UBR “B” vs Betsaide Elorrio RT – Gizonezkoen I.Euskal Liga.

Azaroak 13  – 17:00etan