Betsaide Elorrio RTren garaipen argia Bilbon. Bisitariek menperatu zuten norgehiagoka gehienbat, etxeko jokalariek aurre egin bazioten ere, eta Euskal Ligako sailkapenaren buruan zergatik dauden argi utzi zuten.

Lehenengo berrogei minutuetan Valtecsak asmatu zuen Elorriori jokatzen, kalitateko distirak erakutsiz zelaian.

Baina bigarren zatian, bisitariek, euren hiru laurdenetan egindako lanari esker, baloia ederki mugitzen jakinik, azken laurdenean partida haustea lortu zuten, eta puntuak argi eta garbi eskuratu zituzten.

Aipatzekoa da larunbat arratsaldean gizonezkoen senior taldean lehen urteko jokalariak sartu izana; lan bikaina egin zuten, baina multzoko liderra zergatik den erakutsi zuen taldeak gainditu zituen.

Valtecsa UBR “B” 14 – Betsaide Elorrio RT 45 – Gizonezkoen I.Euskal Liga

GORA UBR!!