Universitario Bilbao Rugby taldea zelaian lehiatuko da berriro ere, Ligan izandako etenaldiaren ondoren, eta oraingo jardunaldian BeraBera izango du aurkari. Etxekoak baino eskarmentu handixeagoarekin iritsiko da BeraBera Errekaldeko zelaira, joan deneko jardunaldian jokatu ez bazuten ere, donostiarrak EURO CHALLENGE EMAKUMEZKOEN LIGA txapelketan jokatzen ari direlako, La Única RTarekin batera; hala, etxekoak baino minutu gehiago jokatuta etorriko dira.

 

AVK BeraBera sailkapeneko bosgarren postuan iritsiko da Bilbora, garaipen bat eta porrot batekin; UBR, berriz, Gipuzkoako taldea baino koska bat gorago dago, garaipen bat eta bi porrotekin.

Aurreko jardunaldian Hernaniren aurka amore eman zuen Uni Bilbaoko emakumezkoen taldea bere jokoa ezartzen saiatuko da El Fangon, joan den denboraldian multzoko lehen postuan amaitu eta igoera fasea bere etxean jokatu zuen taldearen aurka.

Partida irekia izango da larunbat honetan jokatuko dena, eta izandako aukerak ongien baliatzen dituen taldeak aurkariak baino puntu bat gehiago izango du garaipena lortzeko; hori eginez gero, batak zein besteak edozertarako aukerekin jarraitzeko modua izango lukete.

 

Universitario Bilbao Rugby vs Bera Bera RT – Emakumezkoen 1. Euskal Liga.
Errekaldeko Kiroldegia – 18:00etan / Bilbao
GORA UBR!!