Valtecsa UBR “B” Iparraldera joango da larunbat honetan, Sarako Izarra RT-ren aurka jokatzeko. Talde horrek txapelketa irabazi zuen aurreko denboraldian, eta seigarren postuan dago une honetan, hiru garaipen eta hiru porrotekin.

Sarak Barbarians-i irabazi zion iaz Bilbon, maila handiko taldea da, eta joko alaia eta zuzena egiten du.

Euskal ligako Bilboko taldea etxekoak baino maila bat beherago dago, eta garaipena lortzen saiatuko da, Sarako Izarra sailkapenean gainditu ahal izateko. Izan ere, puntu bakar bateko aldea dago haien artean, eta, horrela lekua berreskuratuko luke sailkapenean.

Partida honetan, Sarako Izarra da faborito nagusia, baina Valtecsa UBR “B”-k ahalegina egingo du indarra hartzeko eta jokoan dauden puntuak eskuratzeko.

Hasieratik bukaeraraino intentsitatea eta kontzentrazioa izatea funtsezkoa izango da Stade Sarako Izarran garaipena lortzeko.

Erakustoki ona, gure gazteek beren hazkundearen eta lanaren berri agerian jar dezaten.

Gizonezkoen I.Euskal Liga – Sarako Izarra RT vs Valtecsa UBR “B”

Sara / Abenduak 11.  15:30etan

GORA UBR!!