Jardunaldi garrantzitsua abenduaren 11n Errekaldeko errugbi-zelaian jokatuko duten bi taldeentzat.

 

Valtecsa UBR-k beste garaipen bat bilatuko du, bolada txarra eten eta puntu garrantzitsuak lortzeko, horrela, “liga berekotzat” jotzen diren taldeekin aukerarik ez galtzeko. Larunbat honetan hasi eta hurrengo jardunaldietan, horietako talde batzuk izango ditu aurkari, eta, beraz, partida honetako garaipena are garrantzitsuagoa da. 

 

Bestalde, aurtengo denboraldian DHBra igo den Clínica Colina Palencia R.C. taldeak ahalegina egingo du bere lehen garaipena lortzeko.

 

Zalantzarik gabe, zenbait pizgarrik neurketa markatu dute, eta, ondorioz, partidak itxura garrantzitsua hartu du; izan ere, bataren edo bestearen garaipenak sailkapena estutzea eragingo du lehen fase honetako azken jardunaldietan, eta lortutako puntuak urrezkoak izango dira hurrengo itzuliari begira.

 

Palentziako taldearen sailkapenak ez du argi islatzen taldeak orain arte jokatutako partidetan egin duen lana. Garaipena beren alde izan ez badute ere, meritu handiko partidak jokatu dituzte mailan esperientzia handiagoa duten taldeen aurka.

 

Gogoeta eta lan egiteko egunak dira Valtecsa UBR taldearentzat, oreka lortu nahian, azken partidetan amore ematera eraman duten joko-akatsak eta deskonexioak ez egiteko.

 

Hasieratik kontzentrazioa eta intentsitatea izatea, ahalik eta akatsik gutxien egitea eta jokoaren fase desberdinetan indarra hartzen saiatzea funtsezkoa izango da Valtecsa UBR-k jokoan dauden puntuak lortzeko. 

 

 Ohorezko B Maila – A Taldea.  Valtecsa UBR vs Clínica Colina Palencia R.C.

 Bilbao/ Abenduak 11 – 16:00etan

 GORA UBR!!