Universitario Bilbao Rugbyk Nafarroan La Únicaren aurka lortutako garaipenarekin bukatuko du 2021. urtea.

Bilboko taldeak ondo merezitako garaipena lortu zuen, eta, horri esker, aukera izango du ligako buru den taldean sartu eta bigarren itzulirako dena irekita uzteko.

Defentsako lan bikainari eta erasoan izandako trebetasunari esker, bizkaitarrak partidan nagusitzen joan ziren. Etxekoak, markagailuan atzetik joan arren, borrokan aritu ziren partida osoan, baina ezin izan zituzten bisitariak gainditu, azken hauek une oro markatu baitzuten partidaren erritmoa.

UBR taldeak atsedena izango du ligan Gabonetako jaiak igaro arte, eta, horrela, lesionatutako jokalari batzuk sendatu, eta berreskuratu ahal izango ditu.

Txapelketako lehen jardunaldian Carlonen jokalarien aurka amore eman zuen Gaztedi RT izango da hurrengo aurkaria. Haren kontra irekiko dute bigarren itzulia bizkaitarrek, Bilbon, urtarrilaren 8-9ko asteburuan.

Emakumezkoen 1. Euskal Liga.  – La Única RT 14 vs UBR 36
GORA UBR!!