Valtecsa UBR “B” taldeak etxean emango dio amaiera  2021ari larunbat honetan, Gipuzkoako Zaisa Txingudi R.C. taldearen aurka jokatuz.

Irungo taldea multzoko azken postuan dago gaur egun, batere garaipenik gabe. Zenbakiek Txingudik sailkapen duen postua markatu arren, Irungo taldea kalitate handikoa da eta gai da edozein unetan egoera iraultzeko.

Bestalde, Valtecsa UBR “B” multzoko zazpigarren postuan dago, bi garaipen eta bost porrotekin.

Aurreikuspenen arabera, lehia parekatua izango da. Barbariansek, jokoan dauden puntuak eskuratu nahi baditu, akatsak gutxitu beharko ditu, intentsitate berari eutsi beharko dio hasieratik eta ez du aintzakotzat hartu beharko aurkariak sailkapenean duen postu engainagarria.

Gizonezkoen I.Euskal Liga – Valtecsa UBR “B” vs Zaisa Txingudi R.C.
Abenduak  18 . 16:00etan / Bilbao / Errekaldeko Kiroldegia

                                                                                                    GORA UBR!!