Barbariansen garaipen argia urteko azken partidan. Argi eta garbi nagusitu zen partidan, lehen zatiaren amaierarako dena baitzegoen bilbotarren alde.

Etxeko taldearen nagusitasuna nabarmen islatzen  zuen emaitzarekin (43-10) iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, etxeko entrenatzaileak aulkiko jokalariak zelairatu zituen, eta, horrela, Barbarianseko jokalari guztiek jokatu ahal izan zuten minuturen bat 2021ari amaiera eman zion partidan, zeina bilbotarren aldeko emaitzarekin amaitu zen (55-14).

Orain, atsedena, Eguberrietako jaiegunak direla-eta. Itzulera urtarrilaren 8-9ko asteburuan izango da Durangoren aurka.

Gizonezkoen I.Euskal Liga / Valtecsa UBR “B” 55 vs Zaisa Txingudi R.C. 14

GORA UBR!!