Valtecsa UBR “B” Durangora joango da larunbatean, hilak 8, urte berriari hasiera eman eta lehen itzulia ixteko.

 

Bilbotarren aurkaria, bederatzigarren jardunaldi honetan, Durango RT izango da. Sailkapeneko bosgarren postuan dago, hiru porrotekin eta lau garaipenekin, baina Valtecsak baino partida bat gutxiago jokatuta ligan, aurreko jardunaldian La Únicaren aurka zuen partida bertan behera geratu baitzen.

 

Errekaldeko taldea multzoko zazpigarren postuan dago, eta Txingudiren aurka bikain jokatutako partida batekin itxi du 2021. urtea. Hortaz, baikortasunez begiratu ahal dio lehiaketari, eta larunbat honetan garaipena lortu nahi izango du, mailak igotzeko aukera emango baitio.

 

Barbarians eta Durango, bataila askotan ibilitako aspaldiko ezagunak, zenbaki oso paretsuekin helduko dira hitzordura, sailkapenak argi erakusten duen bezala. Itxuraz berdinduta egongo den partida honetako irabazleak aukera izango du sailkapeneko postuak igotzeko eta lehen itzulia ixteko multzoko bigarren faserako dena irekita izanik.

Gizonezkoen I.Euskal Liga – Durango RT vs Valtecsa UBR “B”
Urtarrilak 8/ 16:30etan . – Durango 

GORA UBR!!

(Argazkia: Sarako Izarra)