Datorren larunbatean, urtarrilaren 8an, Valtecsa UBR eta Eibar RT taldeek Bilbon jokatu behar zuten Ohorezko B Mailako 9. jardunaldiko partida bertan behera geratuko da Covid 19aren kasu positibo batzuk azaldu baitira Eibarko taldean.

Partida jokatzeko eguna erabakitzen denean, horren berri emango dugu.

Valtecsa UBR taldeak arin eta ondo suspertzea opa die Eibar RTko kideei.