UBR-ko emakumezkoen taldea txapelketara itzuliko da azken partida jokatu eta ia hilabetera; orduko hartan, argi eta garbi irabazi zion La Única talde nafarrari.

Bilbotarrek beren multzoko bigarren fasea irekiko dute txapelketako liderraren aurka: Arabako Vithas Gaztediren aurka. Urrian liga hasteko bizkaitarren aurka Gamarran jokatu zuten norgehiagokan, 37-25 irabazi zieten bizkaitarrei.

Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean, baina Gaztedi dago lehen postuan, hiru garaipen, berdinketa bat eta porrot batekin.

A priori partida parekatua izango da; beraz, aukerak ondo aprobetxatzen eta bere bertuteei etekina ateratzen asmatzen duen taldeak lortuko ditu puntuak.

Partida bikaina larunbat honetan, urtea hasteko. Carlonen taldeak etxean indartsu jokatzea espero du.

Emakumezkoen I. Euskal Liga – Universitario Bilbao Rugby vs Vithas Gaztedi  RT
Urtarrilak 8 / 18:00etan . – Bilbao
GORA UBR!!