Universitario Bilbao Rugby taldearen lan-filosofian, argi dago ekintza-esparrua zein den, eta arlo horietako bat inklusioa da.

 

Hori dela-eta, Bilboko klubak, ildo horretan egindako beste ekintza batzuez gain, denboratxo bat darama Fundación Peñascalekin lanean, eta, horren ondorioz, talde bat antolatu du erakunde horretako gazteekin.

 

Hilabete batzuetan entrenatzen jardun ondoren, taldeak lehen partida jokatuko du larunbat honetan Amurrion, eta Nerbioi RE taldea izango du aurkari kirol-estreinaldi honetan.

Zorte on eta gozatu!!

Lagunarteko partida- Nerbioi R.E. vs Fundación Peñascal UBR 
Urtarrilak 15  / 16:15etan – Amurrio. 

GORA UBR!!