Garrantzi handiko partida izango dugu larunbatean, urtarrilak 22, Bilbon, Valtecsa UBR-k multzoko liderra hartuko baitu etxean, igoerarako hautagaietako bat izan daitekeen taldea.

Asturiasko Belenos lehen faseko azken hitzordura iritsiko da bere aukerak ondo bermatzen dituzten emaitzekin. Porrotik ez, berdinketa bat —multzoko beste hautagaietako bat den Mazabi Santanderren aurka lortua— eta bederatzi garaipen: taldeak egin duen lehen fase bikainaren eta jokalariek duten kalitatearen adierazgarri.

Valtecsak badaki aurkaria zein garrantzitsua den eta haren liga beste maila batetik doala. Alabaina, bilbotarrek, aurreko jardunaldian Hernani talde historikoaren aurka galdu arren, beren balioa erakutsi zuten eta lan ona egin zuten zelaian. Beraz, gipuzkoarren aurka bezala, etxekoek ahalegina egingo dute Belenosen aurka ere aurrera egiteko.

Emozioz beteriko eta errugbi oneko arratsaldea izango dugu Bilbon datorren larunbatean, eta zelaira joaten diren zaleek maila handiko norgehiagoka izango dute ikusgai zalantzarik gabe.

Ohorezko B Maila –  Valtecsa UBR vs Pasek Belenos R.C.
Urtarrilak 22  / 16:00etan / Bilbao  

 

GORA UBR!!