Valtecsa eta La Única taldeek hasiera eman zioten larunbatetan Euskal Ligako Gizonezkoen Lehen Mailako bigarren itzuliari, eta Nafarroako aldeak lortu zuen garaipena.

Partida hasiera zirraragarria izan zuten bi aldeek: lehen konpasetan bisitariek lortu zuten dueluko lehen entsegua eta handik minutu gutxira etxekoek berdindu zuten.

Partida berdindua izango zela ematen zuen, bi taldeak ari baitziren erasoko ekintzetan puntuak lortzen, baina guztiz kontrakoa izan zen.

 

La Única sailkapenean duen postuaren arrazoia erakusten hasi zen, eta, esku-joko handi batekin eta bere hiru laurdenekoen lerroaren lan onarekin, agintea hartu, eta puntuak batuz joan zen distantzia zabala lortu arte.

Valtecsa aurkariaren joko bera egiten hasi zen, baloia mugituz eta hegaletatik igoera azkarrak eginez, eta, horri esker, puntu batzuk lortu zituen erasoan amore ematen ez zuen aurkariaren aurrean.

Lehen berrogei minutuen amaieran, emaitzak, 19-34, argi eta garbi adierazten zuen gertatutakoa.

Aurreneko aldian bi taldeek egin zituzten ekintzak, baina bigarren zatian bisitariak baizik ez zuen asmatu.

 

La Únicak ondo asmatu zuen erasoan eta defentsan, eta etxekoak oker aritu ziren eta ez zuten punturik lortu bigarren zatian.

Bestalde, bisitariek tonu berari eutsi zioten, eta, hala, partida irabaztea lortu zuten, 19-79 emaitzarekin.

Talde iruindarraren garaipen argia larunbat arratsaldean. 

Gizonezkoen I.Euskal Liga  – Valtecsa UBR “B” 19 vs La Única RT. 79

 GORA UBR!!