Euskal Ligako 1. mailako hamabigarren jardunaldian, Valtecsa UBR “B” taldeak Donostiako Atlético San Sebastián hartuko du etxean.

Valtecsa bi partida jarraian  galdu ondoren helduko da larunbateko hitzordura; beraz, bizkaitarrek garaipenaren bila joango dira, bolada txarra eten ahal izateko, joaneko partidan garaitu zuten aurkari honen aurka.

Partida parekatua izango da Fangokoa, elkar ondo ezagutzen duten eta sailkapenean paretsu dabiltzan bi aurkariren artekoa. Alabaina, Valtecsak Atléticok baino partida bat gehiago jokatua du.

Intentsitatea eta kontzentrazioa defentsan, ahalik eta akats gutxien egiteko, eta indarra hartzea fase estatikoetan; horra gako nagusiak puntuak etxean gera daitezen lortzeko.

Gizonezkoen I.Euskal Liga. Valtecsa UBR “B” vs Atlético San Sebastián
Bilbao. Errekaldeko Kiroldegia. 17:30etan
 GORA UBR!!