Eibar vs Valtecsa izan zen bizkaitarren lehen faseari amaiera eman zion partida, eta patua eta zozketa tartean izanda, bi taldeak berriz arituko dira lehian Unben, denboraldiaren bigarren zatian.

 

Armaginak seigarren postuan iritsi dira ligako bigarren fasera, sei garaipenekin eta bost partida galduta, eta denboraldi-amaiera bikaina egin dute, aurreko zatiko azken norgehiagoketan nagusituz. Bestalde, Valtecsak bederatzigarren postuan bukatu zuen, hiru garaipen, berdinketa bat eta zazpi porrotekin.

 

Lehia parekatua jokatu zuten bi taldeek urtarrilaren 29an Errekalden. Gipuzkoarrek lehen konpasetan asmatu, eta agintea hartu zuten, eta Valtecsa pixkanaka lurraz jabetzen joan zen nahiz eta ezin buelta eman markagailuari.

 

Alabaina, ligaren lehen zatia amaitu zen, eta orain kirol-denboraldiaren fase berri batean sartu gara, dena irekita dagoela mailari eusteko borrokan.

 

Bilbotarrak jakitun dira jardunaldi honetan emaitza ona izateko kontzentratutik atera behar dutela hasieratik bertatik, eta ez diotela aurkariari utzi behar lehen konpasetan haren jokoa egiten.

 

Oso antzekoak diren bi talderen arteko partida; beraz, aukerak hobeto aprobetxatzen dakien taldeak egokiera gehiago izango du norgehiagoka irabazteko, eta azken amaierarako garrantzitsuak izango diren puntuak eskuratzeko.

Ohorezko B Maila – Eibar RT vs Valtecsa UBR – Unbe/ Eibar. 12:00etan – Otsailak 13

GORA UBR!!