Euskal Ligako hamahirugarren jardunaldian, Barbariansek txapelketako bigarren sailkatua izango du aurkari larunbat arratsaldean.

Elorriok mendean hartu zituen bilbotarrak joaneko partidan. Orain, bere zelaian garaipena lortzen saiatuko da, multzoko liderrarekin buruz buru lehiatzen jarraitu ahal izateko eta eta edozertarako aukerak izateko.

Maila handiko norgehiagoka jokatuko dute bilbotarrek  Euskal Ligan, lan bikaina egiten ari den talde baten aurka.

Aurreko jardunaldian Atlético SS mendean hartu zuen Valtecsa UBR-k, eta Elorrioko taldearen aurka ahalegina egingo du lan onari eusteko Euskal Ligako 1. mailan.

Urratsak egiten jarraitzeko lehia.

Betsaide Elorrio RT vs Valtecsa UBR “B” – Elorrio Rugby Zelaia. 16:30etan. Otsailak 19.

GORA UBR!!