UBRko emakumezkoen taldea berriro itzuliko da lehiara Gipuzkoako Hernaniren aurka. Bilbotarrek otsailaren 12an, zapatuan, jokatu behar zuten talde horrekin, baina partida atzeratu egin zen, talde bisitariko jokalari batzuek Covid 19a zutelako.

Cominter Tisu multzoko laugarren postuan dago, bilbotarrek baino partida bat gehiago jokatuta, eta Uni Bilbaoren puntu berdinekin daude sailkapenean; beraz, etxekoen garaipen batek aukera emango lieke multzoko ohorezko postuetara hurbiltzeko.

Carlonen taldeak partida ofizial bakarra jokatu du 2022an, eta partida horretan argi eta garbi irabazi zion Arrasateri. Baina liga hau geldialdi ugari izaten ari da jardunaldien artean, eta hori oztopo izan daiteke mailari eusteko.

Bizkaitarrek prestaketa-lanarekin jarraitu dute geldialdian, eta ahalegina egingo dute ahalik eta hobekien ekiten erasoari, azken aste hauetan izandako geldialdiak eta bajek partidaren bilakaeran eraginik izango ez dutelakoan.

Kontzentrazioa defentsan eta ahalik eta akats gutxien egitea, aurkariak opariak aprobetxatu ez ditzan, itxuraz parekatua izango den partida batean; horra hor funtsezko gakoak puntuak etxean gera daitezen.

Emakumezkoen Euskal Liga. Universitario Bilbao Rugby vs Cominter Tisu Hernani
Errekaldeko kiroldegia. Bilbao. 18:00etan
GORA UBR!!