Valtecsa UBR-k Galiziako Ourense taldea izango du aurkari igande honetan. Etxekoek ahalegina egingo dute puntu batzuk lortzeko, sailkapenean gora egin eta multzoko behealdeko taldeekiko aldea handitzeko.

Galiziarrak hirugarren postuan daude, bilbotarrek baino partida bat gutxiagorekin, eta aurreko jardunaldian Uribealdea RKE mendean hartu ondoren iritsiko dira igandeko hitzordura.

Ourensek lehen faseko partidan garaipena lortu zuen bilbotarren aurka Monterrein. Eskarmentu handiko taldea da, eta gaitasuna du edozein aurkariren kontra bere jokoa inposatzeko, Valtecsaren aurka azaroan Galizian jokatutako norgehiagokan erakutsi zuen bezala.

Valtecsak, fase honetan, garaipen bakarra lortu du orain arte jokatutako hiru partidetan, eta badaki zein garrantzitsua izango den igande honetako neurketa; izan ere, porrot batek are gehiago estutuko luke multzoaren behealdeko egoera. Apirilean denboraldia amaitu arte jokatuko diren partidaren batean huts egitea oztopo handia izango da.

Ahalik eta akats gutxien egitea aurkariak probetxurik atera ez dezan, eta kontzentrazioari eta intentsitateari eustea hasierako txistutik, aurkariak bere jokoa egin ez dezan; horra gakoak Valtecsak lehian aldeko emaitza izan dezan.

Bilboko taldeak gaitasuna du orain arteko dinamikarekin hautsi eta asteburu honetan garaipena lortzeko. Barandiaranen jokalariek ahalegina egingo dute igande honetan, beren zelaian, indarra hartzen eta Ourenseren aurkako garaipena zaleei eskaintzen.

Ohorezko B Maila – A Taldea.  Valtecsa UBR vs Campus Universitario Ourense RC 

Bilbo / Igandea, Martxoak 6a. 12:00etan

GORA UBR!