Uni Bilbaok azken txanpan lortu zuen garaipena, Bera Beraren aurka jokatutako partida parekatuan.

Hasieran, UBR jokoaren agintea hartzen hasi zen, bere lekua aurkitzen ez zuen etxeko taldearen aurrean.

Lehen zatian bizkaitarrak nagusitu ziren, eta, alderdi askotan, zelaiaren egoerak kalte handia egin zion bi aldeen jokoari; izan ere, akatsak izan ziren hainbat ekintzatan.

Hala ere, bilbotarrek abantailarekin amaitu zuten lehen aldia.

Bigarren zatiaren hasieran, donostiarrak partidaz jabetu ziren, eta zenbait entsegu egin zituzten, markagailuan aurretik jarrita; hala, tentsioa nabaritu zen partidan, markagailuan zegoen berdintasuna zela eta. 

Azken txanpan, Uni Bilbaok presioa egin zion Bera Berari defentsan. Horrek etxekoen akatsa eragin zuen, eta bizkaitarrek entsegua lortu zuten, behin betikoa. Hala, markagailuan aurretik jarri (19-24) eta Bilbora ekarri zuten garaipena. 

Emakumezkoen 1. Euskal Liga. Termas Bera Bera 19 🆚 UBR 24

GORA UBR!!