Valtecsa UBR “B”k garrantzi handiko aurkaria izango du larunbat honetan Errekalden, bilbotarrek Sarako Izarra RT taldea hartuko baitute etxean, gaur egun multzoko bosgarren postuan dagoen taldea.

 

Joaneko partidan Sarak mendean hartu zuen Barbarians, maila handiko taldea da, eta joko alai eta zuzena egiten du.

 

Euskal ligako talde bilbotarra aurkaria baino bi postu beherago dago sailkapenean, baina lau puntuko aldearekin soilik. Garaipenaren bila aterako da, horrela, ligan egiten ari den lan onarekin jarraitu ahal izateko.

 

Partida honetan Sarako Izarra da faboritoa, baina Valtecsa UBR “B” saiatuko da etxean sendotzen eta bere jokoari errenta ateratzen zaleen laguntzarekin.

 

Intentsitatea eta kontzentrazioa, eta ahalik eta akats gutxien egin: horra hor Stade Sarako Izarra irabazteko gakoak.

 

Goi-mailako partida larunbat honetan Errekalden.

Gizonezkoen I. Euskal Liga. Valtecsa UBR”B” vs Sarako Izarra RT
Bilbao. 16:00etan 
GORA UBR!!