Partida bizia jokatu zuten larunbat arratsaldean Fangon Uni Bilbao eta La Única taldeek, eta etxekoek lortu zuten garaipena azken txanpan.

Partida lehiatua eta parekatua izan zen, eta bilbotarrek ondo asmatu zuten beren bertuteei etekina ateratzen partida irabazteko; aurkariak, berriz, inoiz ez zuen amore eman, ez eta etsi ere, eta gertu izan zuen garaipena.

Partidaren hasieran, etxeko jokalariek ezustea eman zuten; izan ere, jarraitu beharreko ostikada batekin, bilbotarren hegalak bisitarien defentsa gainditu, eta lehen entsegua egin zuen, jokoan 58 segundo baizik ez zeramatzatela.

Hurrengo jokaldietan, akzioen trukea izan zen, eta La Únicak eskuratu zuen partidaren agintea, jokoan nagusituz ekintza desberdinetan, markagailuan argi eta garbi aurreratuz (7-22), hogeita hamar minutu inguru jokatuta zeudenean.

Hala ere, Unik ez zuen partida galdutzat eman, eta aldea murriztea lortu zuen, batez ere hegaletatik egindako jokoari esker, gakoetako bat izan baitzen larunbat arratsaldean.

Atsedenaldia iristean berdintasun handia zegoen markagailuan (19-22), eta horrek dena irekita uzten zuen bigarren aldirako.

Aldageletatik itzuli ondoren, nafarrek hartu zuten berriz partidaren agintea, baina etxeko taldeak borroka handiagoa egin zuen erasoan, eta erasoko lan onak fruitua ematea baizik ez zen falta.

Eta horixe gertatu zen, bigarren zatiaren erdialdetik hurbil, lehia etxekoen bakarrizketa bat izan baitzen: aurkaria menderatu zuten jokoaren fase guzietan, baloiaz jabetuz eta indartsu jokatuz, markagailuari buelta ematea lortu zuten, bai eta aurkari handi baten kontra jokatutako lehia irabaztea ere.

Azken emaitzak (36-34) argi erakusten du Uni Bilbaoko emakumezkoen taldeak denboraldi honetan izan duen balioa eta egin duen lana; izan ere, aurre egin behar izan die denboraldian izandako bajei eta behar bezala lehiatzea eragotzi dieten geldialdiei.

Garaipen honi esker, multzoko bigarren postuan jarri dira. Orain falta den partidan, Gaztediko arabarren aurka neurtuko ditu indarrak.

Emakumezkoen 1. Euskal Liga 
Universitario Bilbao Rugby 36 🆚 La Única RT 34
GORA UBR!!