Valtecsa UBR taldeak merezimenduzko garaipena lortu zuen igande honetan Fango zelaian Hernaniren aurka; bilbotarraren garaipena gipuzkoarraren lehen porrota da bigarren fase honetan.

Lehen berrogei minutuetan, berdinduta egon ziren bi lehiakideak zelaian. Valtecsak pisu handiagoa izan zuen jokoan lehen konpasetan, eta aurkaria menderatu zuen hainbat fasetan, baina Hernanik pixkanaka pultsua hartu zion lehiari, bere hiru laurdenekoen lerroaren lan onari eta baloiaren banaketa egokiari esker.

Alabaina defentsek lehentasuna ematen zioten erasoko jokoari, edozein marka-aukera geldiaraziz, eta, horrela, ezohiko berdinketa batekin (0-0) iritsi ziren atsedenaldira.

Lehen aldian tantorik egin ez bazuten ere, bigarren zatia jaialdi bat izan zen joko aldetik, bi taldeak gorputz eta arima aritu baitziren eta dena eman baitzuten borrokan.

Aldageletatik itzultzean, bi talde oldarkorrago azaldu ziren, eta hamaika minutu pasatxoan lortu zuten erasoan lehen zatian lortu ez zutena.

Joan-etorriko ekintzak izan ziren hurrengo minutuetan, eta bi taldeak hasi ziren aurkariaren ahuleziak antzematen.

Tentsio eta berdintasun handia partidan, bi klubetako jokalariek ez baitzuten ezer uzten alde batera eta aurrera egiteko dena jarri behar baitzuten jokoan.

Urduritasuna eta tentsioa bi taldeen aldetik, edozein akatsek zapuztu baitzezakeen ordura arte egindakoa; beraz, defentsak hasi ziren berriz nagusitzen eta erasoko ekintza oro geldiarazten.

Baina Hernanik kalitate handia du eta argi erakutsi zuen: maul-ekintza bati esker entsegua lortu eta aurretik jarri zen (15-21), azken txistua jotzeko sei minutu falta zirela.

Etxeko taldearentzat zartako bat zirudiena ez zen hainbestekoa izan, Uni Bilbaoko jokalariek, zaleen laguntzarekin, aurrera egin eta kolpeen trukeari eustea lortu baitzuten. Ezker hegaletik entsegua egin zuten, esku-jokoko ekintza bikain baten ondoren, eta, horrenbestez, Valtecsa aurretik jarri zuen transformazioa lortu zuten (22-21), amaierarako bi minuturen faltan.

Azken unean, Hernani entsegu baten bila aritu zen aurretik jartzeko, baina etxekoen defentsak ondo asmatu zuen erasoa geldiaraztea. Lehia parekatua eta borrokatua izan zen, Valtecsak bere balioa erakutsi zuen, eta, horren ondorioz, bilbotarrek lasaiago har dezakete arnasa liga amaitzeko bi jardunaldi falta direla.

Ohorezko B Maila —  Valtecsa UBR 22 🆚 Hernani CRE 21

 GORA UBR!!