Ez zen egun ona izan Euskal Ligako gure taldeentzat, biek galdu baitzuten larunbatean jokatutako partidetan.

16 urtez azpikoak atera ziren zelaira lehenik, eta amore eman zuten Bera Beraren aurka.

Uni Bilbaoren partida bikaina izan zen. Joaneko partidan aurkariak argi eta garbi garaitu zuen, baina partida honetan berdintasuna izan zen nagusi. Azken txanpan egindako entsegu batek eman zien garaipena bisitariei (10-17).

18 urtez azpiko taldeak, berriz, nabarmen galdu zuen Getxoren aurka.

Bisitariek argi eta garbi menderatu zuten partida. Uni Bilbaok aurre egin nahi izan zion, baina larunbat goizean Getxo nabarmen nagusi izan zen, eta 0-50 emaitzarekin irabazi zuen.

 

GORA UBR!!