Bilbao Hiria Txapelketa badator berriro. Universitario Bilbao Rugby taldeak antolatzen duen jardunaldia datorren maiatzaren 27an ospatuko da. Aurtengo ekitadian, jokalari eta staff teknikoak bateratuta, 975 lagunek hartuko dute parte, guztira 16 klub eta 54 talde batuko dira. Honelako parte-hartze bikaina ikusita, argi dago baloi obalatuadun kirola izango dela nagusi Bilbon. Parte hartuko duen jende guztiak…
BERRIAK
UBR udako kanpusaren izen-emoteko epea irekita dago. Informazio gehiago nahi izatekotan gurekin jarri zaitez harremanean, info@ubrbilbaorugby.eus edo gure sare sozialen bitartez.
Errekaldeko errugbi zelaia agertokia, ez zen izan kirol jardunali bat bakarrik. Mater Series-a 11:00etan Itxaso Erroteta, Gazteria eta Kirol zinegotziaren ongietorria hitzaldiarekin eta Aitor Jauregi UBRko presidentearen hitzaldiekin hasi zen. Ondoren, hormaila bete baten txalo zaparrada jaso zuten parte-hartzaileek, eta etxeko taldea, Kluben aurkezpena bukatu ondoren, ongi etorria eman zion parte-hartzaile guztiei bertso eta dantza…
Datorren martxoaren 25ean Mater Serieak txapelketa jokatuko da Errekaldeko kirol-zelaian, eta Estatu osoko 17 errugbi taldetako 325 kirolarik hartuko dute parte. Txapelketa 2021eko abenduan lehenengoz egin zen Mairena de Aljarafe (Sevilla) herrian, eta Madrilen, Gasteizen, Sitgesen jarraitu du eta egun gutxi barru izango du bere txanda gure hirian. 35 urtetik gorako jokalariek parte hartzen duten…
Kontsultatu hemen asteburu honetako programazioa. Gora UBR!
Askok dakizuenez, M10 eta M12 mailek zozketa bat prestatu dute Zaragozara joateko eta CesarAgusta Txapelketa Nazionala jokatzeko. Sariak Irlandako selekzioaren kamiseta bat eta senior taldeak sinatutako UBRren beste bat dira. Zozketaren oinarriak erantsi ditugu. Gora UBR! Bases Rifa Eskola M1012
Bilboko Udalak errugbian aritzeko espazioa eta zerbitzuak handituko ditu Errekaldeko Kiroldegian eta eraikin berria egindo du gaur egungo harmailen ondoan, hari jarraipena emanez eta altuera errespetatuz. Azpiegitura berriak 950 m2tik gorako azalera izango du guztira, solairu bitan banatuta. Gainera, gaur egungo harmailaren azpian dauden aldagelak eta ur bero eta hotzeko igerilekuen eremua handituko dira. Esku-hartze horretan dorretxo bat ere egingo da eta bertatik ikus-entzunezko grabazioak…
💜 UBRtik gure babes osoa eskaintzen diegu emakumeei eta, horregatik, martxoaren 8an gurekin Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egiten diegu klubeko pertsona guztiei. 19: 30ean elkartuko gara Molly Maloneren atean eta handik manifestazioarekin bat egingo dugu. Emakumeentzat eta emakumeentzat.
Kontsultatu hemen asteburu honetako programazioa. Gora UBR!
Kontsultatu hemen asteburu honetako programazioa. Gora UBR!