Partida bizia izan zen larunbat arratsaldean Errekaldeko errugbi-zelaian. Eibarrek bederatzigarren jardunaldiko partida atzeratua irabazi zuen, eta, horri esker, hurrengo faserako puntu baliotsuak eskuratu zituen. Dueluaren hasieran aurkariak presioa egin eta etxekoak eskuak lotuta eduki zituen jokoaren lehen konpasetan, eta egoera horri esker markagailuan agintea hartu zuen. Touch-maul ekintza baten eta zigor-ostikada baten ondoren…
Gizonezkoa
Valtecsa UBRk Eibar hartuko du etxean larunbat honetan, bederatzigarren jardunaldiko partida atzeratua erabakitzeko, eta, horrenbestez, bilbotarrek amaiera emango diote lehen faseari. Zenbakiei begira, bi taldeak oso paretsu helduko dira larunbateko partidara, baina bisitariak gainetik daude sailkapen-taulan; beraz, lehia irabazten duenak zenbakiak alde izango ditu bigarren faseari begira, alegia, koltxoi txiki bat. Aurreko jardunaldian Bera Bera…
Talde asturiarrak garaipena lortu zuen Valtecsaren aurka. Belenosek hasiera-hasieratik utzi zuen argi, igoera-faserako sailkapena eskura izan arren, ez zela soilik bisitan iritsia Bilbora. Norgehiagokaren hasieran, bisitariek ondo jo zuten lehen ekintzetan eta, hamar minutu baizik igaroak ez zirela, aldea lortu zuten markagailuan. Esku-joko bikainari, hiru laurdenekoen lerroaren lan onari eta igoeretan asmatutako saioei esker, Aviléseko…
Garrantzi handiko partida izango dugu larunbatean, urtarrilak 22, Bilbon, Valtecsa UBR-k multzoko liderra hartuko baitu etxean, igoerarako hautagaietako bat izan daitekeen taldea. Asturiasko Belenos lehen faseko azken hitzordura iritsiko da bere aukerak ondo bermatzen dituzten emaitzekin. Porrotik ez, berdinketa bat —multzoko beste hautagaietako bat den Mazabi Santanderren aurka lortua— eta bederatzi garaipen: taldeak egin duen…
Euskal Ligako taldeak asteburu honetan ekingo dio lehiaketako bigarren itzuliari. Gaur egun, bilbotarrak bosgarren postuan daude, lau garaipen eta bost porrotekin; eta nafarrak, berriz, bigarren postuan daude, orain arte jokatu dituzten zortzi neurketetan nagusitu ondoren. Valtecsa UBR “B” une onean iritsi da partidara, azken partidetan erakutsi duen bezala. Hala, talde bizkaitarrak onena ematea espero…
Valtecsa UBRk amore eman zuen Hernaniren aurka larunbatean Donostian jokatutako partidan. Atzerapen handiz hasi zen norgehiagoka, arbitroa iristeko izandako arazoengatik, eta partidari hasiera eman aurretik minutu bateko isilunea egin zen, Hernaniko kideen senitarteko baten omenez. Lehen zatia parekatua izan zen, eta bilbotarrek lehiaren pisua eraman zuten denboraren zati handi batean, lehen zatiko azken txanpara…
Gaur egungo egoera epidemiologikoak ligako txapelketa azpikoz gora jartzeaz gain, egun hauetako eurite gogorrek ere zelaiz aldatzeko beharra ekarri dute partida batzuetan. Hala gertatuko da larunbat honetan Valtecsak Hernaniren aurka jokatuko duen norgehiagokan; izan ere, Gipuzkoako taldearen zelaia, Landare Toki, ezin da inola ere erabili, jokalekua urez bete delako berriz. Azken orduko aldaketarik ezean,…
Valtecsa UBR “B” taldeak Durangoren aurka irabazita hasi du urte berria, eta, horri esker, Euskal Ligan daraman bide onean jarraituko du. Lehen zatian, Bilboko taldeak aurkaria menderatu zuen jokoaren arlo guztietan. Hori baliatuta, atsedenaldira bere aldeko emaitzarekin iritsi zen, bigarren denborari baikortasunez ekin ahal izateko moduan. …
Valtecsa UBR “B” Durangora joango da larunbatean, hilak 8, urte berriari hasiera eman eta lehen itzulia ixteko. Bilbotarren aurkaria, bederatzigarren jardunaldi honetan, Durango RT izango da. Sailkapeneko bosgarren postuan dago, hiru porrotekin eta lau garaipenekin, baina Valtecsak baino partida bat gutxiago jokatuta ligan, aurreko jardunaldian La Únicaren aurka zuen partida bertan behera geratu baitzen….
Datorren larunbatean, urtarrilaren 8an, Valtecsa UBR eta Eibar RT taldeek Bilbon jokatu behar zuten Ohorezko B Mailako 9. jardunaldiko partida bertan behera geratuko da Covid 19aren kasu positibo batzuk azaldu baitira Eibarko taldean. Partida jokatzeko eguna erabakitzen denean, horren berri emango dugu. Valtecsa UBR taldeak arin eta ondo suspertzea opa die Eibar RTko kideei.