Gizonezkoen I.Euskal Liga: La Única vs Valtecsa UBR “B”. Iruña – Urriak 16 . 16:30etan. Emazkumezkoen 1. Euskal Liga: Gaztedi RT vs Universitario Bilbao Rugby. Vitoria-Gasteiz – Gamarra/ Urriak 16 . 16:30etan. Euskal Liga S18: Ordizia RE vs Universitario Bilbao Rugby. Ordizia – Urriak 16. 12:00etan . Euskal Liga S16: Gernika/Elorrio RT vs Universitario Bilbao…
Klubeko Oharra
Urriko lehen larunbata errugbiz betetako eguna izan zen Universitario Bilbao Rugbyren taldeentzat. Txikienak jarri zuten abian jardunaldia Mungian, 10 urtez azpikoen kategoriatik 14 urtez azpikoen kategoriara bitartekoek, partida batzuk jokatu baitzituzten goizez. Gero, 16 urte azpiko eta 18 urte azpiko kategoriakoek hartu zuten lekukoa, Getxo eta Durangoren aurka jokatuz Bilbon, eta etxekoek lortu zuten garaipena…
Universitario Bilbao Rugbyren taldeek denboraldi aurreko prestakuntzarekin jarraitzen dute. Joan den asteburuan denek jokatu zuten etxean, zaleen aurrean, eta larunbat honetan Bilbotik kanpora joango dira, 16 eta 18 urtez azpikoen taldeak izan ezik. Valtecsa UBR Zaragozara joango da, CDM David Cañadara, Íbero Club (17:00) eta Fénix “SUB23” (17:45) etxeko taldeen aurka neurtzera. Bestalde, Valtecsa UBR…
Jardunaldi bizia izan zen larunbatean Bilbon, Universitario Bilbao Rugby eta Ordizia taldeen arteko lehian. Txikienek, 10 eta 12 urte azpikoek, eman zioten hasiera jardunaldiari, eta Errekaldeko harmailetan zeuden ikusleek gozatu ederra hartu zuten zelaian gertatutakoa ikusita. Gero, 14 eta 16 urte azpiko kategoriakoen txanda izan zen, eta bi harrobien lanaren distirak azaldu ziren berdegunean. …
Irailaren 25ean, larunbatarekin, errugbiz beteriko eguna izango da Bilbon, Universitario Bilbao Rugby eta Ordiziako eskola-taldeek eta seniorrek lagunarteko partida batzuk jokatuko baitituzte 11:00etatik aurrera. Amaitzeko, Valtecsa UBR eta Ordizia RT Sub 23 taldeen arteko norgehiagoka jokatuko da, eta denboraldi-aurreko lehen neurketa izango da Ohorezko B Mailako taldearentzat. Hona hemen partiden ordutegiak: …
Bilboko zaleak zorioneko daude, errugbia abian jarri baita berriz hurrengo denboraldia prestatzen hasteko, eta, gainera, ikusleak harmailetara itzuli ahal izan baitira. Halaxe izan zen Errekaldeko kiroldegian hilaren 18an, larunbatean, jokatutako denboraldi-aurreko lehen partidan. Universitario Bilbao Rugbyko eta Valladolideko VRACeko emakumezkoen taldeak neurtu ziren. Oso jokaera antzekoa zuten bi talde lehiatu ziren partidan, jokalari beteranoak eta…
Errekaldeko kiroldegian UBR-ren emakumezkoen taldearen denboraldi-aurreko lehen partida izango da, datorren larunbatean, irailaren 18an. Luxuzko bisitaria izango da Bilboko feudoan, Eneko Carlonen jokalariek VRAC-en emakumezkoen taldea hartuko baitute lagunarteko lehia honetan. Eskualdeko ligan jokatzen duten Valladolidekoak jokalari berriz eta beteranoez osatutako talde borrokalari bat dira. Universitario Bilbao Rugbyk ere aurpegi berriekin ekingo dio denboraldi honi,…
Mario Barandiaran entrenatzaile argentinarrak, “Bilbao Rugby Universitario”-ren denboraldi-aurrearekin bat egingo du. Barandiaran, prestatzaile fisikoekin batera, Valtecsa UBR Uni Bilbaoko lehen talde maskulinoaren prestaketa zuzentzen hasi da, klubeko kideak sasoian jartzeko, eta era horretan, ligako estreinaldira modurik onenean iristeko. Bilboko talde teknikoak, oraindik ere aurretik egun ugari ditu taldearen prestaketa lanak bukatzeko eta horrela, bere…
Urriaren 16-17ko asteburuan, lehiaketa hasiko dugu Gamarran Gaztediren aurka. Santanderreko Independiente izango da gure lehen aurkaria etxean (2. jardunaldian), urriaren 23-24ko asteburuan. Eta Bizkaiko taldeen aurkako lehen derbia etxean jokatuko dugu Getxo RTren aurka, 5. jardunaldian (azaroaren 20-21ean). Lehen fasea amaitzeko, Belenos RCren aurka jokatuko dugu etxean, 2022ko urtarrilaren 22-23ko asteburuan. 1.Jardunaldia (urriak 17) :…
Baditugu 2021-2022 denboraldia hasteko datak. Aldaketarik badago jakinaraziko da. Gizonezko eta emakumezko senior taldeak: Abuztuak 16, astelehena. M18 eta M16 taldeak, irailak 6 , astelehena. M14 eta M12 taldeak, irailak 8, asteazkena. Talde inklusiboa, M10, M8 eta M6 taldeak irailak 10, ostirala. Asteko entrenamenduen koadrante eta ordutegietara esteka honen bidez sar zaitezke. Larunbateko ordutegiak dakizkigunean,…