Ez zen egun egokia izan, eta txapelketara egindako itzulera ez zen nahi bezala bukatu. Talde nafarrak ondo asmatu zuen bere partida egiten eta ekintzetan etekina ateratzen. Berdintasuna nagusitu arren, zuri-berdeek partida irabazi, eta azken minutuetan errematatu zuten. Erasoan asmatzeaz gain, bisitarien defentsak ondo jakin zuen etxekoen ekintzak gelditzen. Etxekoek ez zuten asmatu une garrantzitsuenetan,…
Klubeko Oharra
Euskal Liga (Sub 16) – Durango RT 7 Vs Universitario Bilbao Rugby 48 . Euskal Liga (Sub 18) – Durango RT 0 Vs Universitario Bilbao Rugby 54. Emakumezkoen Euskal Liga – Termas Bera Bera 33 Vs Universitario Bilbao Rugby 15. Euskal Liga (Senior 1 maila) – Atlético S.S/Hernani CRE 31 Vs Valtecsa UBR “B” 22….
DHBko 13. jardunaldiko La Única RT taldearen aurkako partida Arripausueta zelaian (Durango) jokatzeko aukerarik ez dagoenez, partida martxoaren 14an jokatuko da, igandean, Mungiako Atxurizubin. Ordutegia ere aldatu egingo da: 12:30ean. Eskerrak eman mahi dizkiegu tartean dauden alde guztiei, partida Mungian jokatu ahal izateko emandako laguntza eta lankidetzagatik.
Larunbata -13- 10:30etan – Durango – (Sub 18) Durango RT Vs Universitario Bilbao Rugby 11:45etan – Durango – (Sub 16) Durango RT Vs Universitario Bilbao Rugby Emakumezkoen Euskal Liga 16:00etan – Kote Olaizola / Donostia – AVK Bera Bera Vs Universitario Bilbao Rugby Euskal Liga (1.Maila) 17:30etan – Kote Olaizola / Donostia – Atlético S.S./Hernani…
Ohorezko B Mailako 12. jardunaldiko partida, bigarren faseko lehena, asteburu honetan Galizian C.R. Ferrolen aurka jokatzekoa zena, atzeratu egin dute, arrazoi honengatik: Valtecsa UBR taldeko jokalari bati positiboa atera zitzaion COVIDaren proban, otsailean Zarautzen aurka jokatu ondoren, eta, ondorioz, Osakidetzak jokalari-zerrenda ia osoa konfinatu zuen. Berrogeialdiaren azken eguna joan den martxoaren 2a izan da. Protokolo…
Gaur bigarren fasearen egutegia ezagutu dugu. Hemen UBR-ren partideen datak dituzue:
Guztiok dakizuenez, eremu gorritik atera ondoren, UBR-ESKOLAko entrenamenduak hasi dira. Badakigu, ezohiko denboraldi hau oso zaila izaten ari dela bai jokalarientzat eta baita familientzat ere. UBR kudeatzen dugunok ere zailtasun handiak izaten ari gara testuinguru honetan, kirol-jarduera kategoria guztietan mantentzea. Ez bakarrik, egoerak eskatzen dituen protokolo zorrotzek eragindako gastu ikaragarriengatik, baizik eta, diru-sarrerak biziki beruntz…
Lehen fasean Valtecsa UBR 7. postuan geratu da, beraz 2. multzoan jokatuko du bigarren mailan mantentzeko. Bihar zozketa egingo dute, eta UBR taldeak partiden datak eta ordena ezagutuko ditu. GORA UBR!!
Bihar, larunbatarekin, Valtecsa UBR “B” eta Sarako Izarra taldeek Bilbon jokatu behar zuten Euskal Ligako 1. mailako partida bertan behera geratu da, Iparraldeko taldeak bidaiarekin izandako arazoengatik. Partida hau jokatzeko data bat zehazten denean, horren berri emango dugu. GORA UBR!!
UBR-ren eskola martxan jarri da berriro, eta eskola-kirolean ari diren gure jokalariak entrenamenduetara itzuli dira. Gaur, ostirala, M8-M10-M12-M14 kategoriak izango dira berriz Errekaldeko zelaia zapaltzen lehenak, eta 18: 00etan izango da lehen txanda (M8-M14). Gero, 19: 00etan hasiko dira gaurko hurrengo bi taldeak (M10-M12) Eskola-kiroleko gainerako kategoriak datorren astean hasiko dira, aurrez entrenamenduak egiten zituzten…