Ez zen hasiera ona izan Sub 16 eta Sub 18rentzat, biek galdu egin baitzuten larunbat goizean jokatutako partidetan. Hazten jarraitzeko lanean jarraitu behar da. Euskal Liga S18: Ordizia RE 33 vs Universitario Bilbao Rugby 10 …
Sub 18
Bilbao Rugby Unibertsitateko gazteek asteburu honetan ekingo diote euskal ligako denboraldiari, eta larunbat honetan, urriaren 16an, jokatuko dituzte lehen partidak bi kategorietan. S18: Ordizia RE vs Universitario Bilbao Rugby. Ordizia – Urriak 16. 12:00etan. S16: Gernika/Elorrio RT vs Universitario Bilbao Rugby “A” . Elorrio – Urriak 16. 10:30etan. GORA UBR!!
Jardunaldi bizia izan zen larunbatean Bilbon, Universitario Bilbao Rugby eta Ordizia taldeen arteko lehian. Txikienek, 10 eta 12 urte azpikoek, eman zioten hasiera jardunaldiari, eta Errekaldeko harmailetan zeuden ikusleek gozatu ederra hartu zuten zelaian gertatutakoa ikusita. Gero, 14 eta 16 urte azpiko kategoriakoen txanda izan zen, eta bi harrobien lanaren distirak azaldu ziren berdegunean. …
Irailaren 25ean, larunbatarekin, errugbiz beteriko eguna izango da Bilbon, Universitario Bilbao Rugby eta Ordiziako eskola-taldeek eta seniorrek lagunarteko partida batzuk jokatuko baitituzte 11:00etatik aurrera. Amaitzeko, Valtecsa UBR eta Ordizia RT Sub 23 taldeen arteko norgehiagoka jokatuko da, eta denboraldi-aurreko lehen neurketa izango da Ohorezko B Mailako taldearentzat. Hona hemen partiden ordutegiak: …
16 urtez eta 18 urtez azpikoen denboraldiko azken neurketa. Errekalde eta Altamira zelaietan itxi zuten bi taldeek 2020-21 denboraldia. Emaitza bera lortu zuten bi taldeek, Getxoren eta Ordiziaren aurkako porrot banarekin. Markagailu horiek ez dute, ordea, hain urte zailean egindako lana itxuragabetu; aski ezaguna den egoeraren eraginez, oso zaila izan da egoki entrenatzea eta norgehiagokak…
Larunbatean, Universitario Bilbao Rugby-ren 18 urtez azpikoen taldeak partida jokatu zuen Durangon. Historiarik gabeko lehia izan zen, Zuazolak zuzendutako jokalariek hasieratik menderatu zuten, eta arauzko denboraren amaieran ezin eztabaidatuzko emaitzarekin (7-94) nagusitu ziren. Maiatzaren azken larunbateko goizeko bigarren txanda 16 urtez azpikoen taldearentzat izan zen, eta Ordizia hartu zuen Fango zelaian. Talde gipuzkoarrak etxeko taldea…
Gamarran jokatu zuten 16 eta 18 urtez azpikoen taldeek larunbat honetan, azken hauek Arabako zelaian jokatu baitzuten ligako partida Gaztedi taldearen aurka. 16 urtez azpiko taldea izan zen berdegunera atera zen lehena, eta azken asteetan bi aldiz aurrez aurre izan duen talde baten aurka jokatu zuen. Zerikusi gutxi izan zuen partida honek aurrekoekin. Uni Bilbaok…
Lehiaketa asteburua gure gasteentzar, zorte ezberdinarekin bi taldeentzat. Larunbat goizean, Sub 16 taldea Gipuzkoako lurretara joan zen Arrasateren aurka lehiatzera, garaipena ekarriz Bilbora. Partida Bizkaitarren menpe egon zen hasierako txistutik, azkenik 0 eta 53 gailenduz. Bestalde, Sub 18ak porrota jaso zuen larunbatean Fadurara egindako bisitan. Atsedenaldira aurretik zihoan Uni Bilbaok, lehen zati bikainaren ostean,…
Hernanik irabazi du Estatuko sailkapeneko bigarren partida, eta, hortaz, orain dela zazpi egun eta igande goiz honetan irabazi ondoren, gipuzkoarrek aukera izango dute txapelketarako postua eskuratzeko. Zerikusi gutxi izan du gaur Bilbon jokatutako lehiak orain dela astebete Landare Tokin izandakoarekin. UBR ez zen sasoirik onenean iritsi partidara; izan ere, duelu honetarako aurretik zituenak baino bajaren…
Igande honetan, maiatzak 2, Bilbon jokatuko da Estatuko sailkatze-lehiaketen bigarren jardunaldia, Errekaldeko zelaian. 16 urtez azpikoen mailan, Atletico SS/Hernani, Gaztedi eta Uni Bilbao Rugby taldeek berriro neurtuko dituzte indarrak triangeluar batean. Talde gipuzkoarrak abantaila du sailkapenean, aurreko jardunaldian Gamarran jokatutako partidetan irabazita. 16 urtez azpiko taldeko gazteek ahalegina egingo dute hazten eta aurrera egiten jarraitzeko,…