UBR emakumezko taldeak ekainaren 13an amaituko du liga, 20:00etan, Esconsu Gaztedi RT taldearen kontra jokatuko duen partiduan.
Ia hilabetea itxoiten eman ondoren, egun batzuetan, gure jokalariek denboraldia amaituko dute Fango kiroldegian, Esconsu Gaztedi RT taldearen kontra jardunez.
Arabarrek eta bilbotarrek lehenago ere jokatu dute elkarren kontra, hain zuzen, urtarrilean; orduan, Eneko Carlonen jokalariak irabazi zuten, Gamarrako zelaian, markagailua 17-24 puntutan utzita. Hala ere, partidu bakoitza desberdina da, gasteiztarrek esperientzia gehiago daukate, haien historialari erreparatuta, eta partidua irabazteko asmoz iritsiko dira Errekaldera, urteko bigarren fasea garaipen batekin amaitu ahal izateko.
UBR taldea hirugarren postuan dago taulan, eta ahalik eta modurik onenean amaitu nahi du liga bere ikusleen aurrean, ahal dela beste garaipen batekin.
Hainbat kontu direla-eta, ezinezkoa izan da jokalari guztiak egun hauetako entrenamenduetan aritzea; baina, hala ere, bizitasuna ez da jaitsi, eta jokalariak gogo biziz iritsi dira federazioaren egutegiko azken partidura. Itxaronaldia amaituta, gure jokalariak gurutzea markaturik duen helburua izango dute ardatz.
UBR taldeak dei egiten die Bilboko zaleei, azken partidu honetan jokalariei lagun egitera eta animatzera etor daitezen eta, hala, datorren ostegunean, Fango kiroldegia gotorleku bat izan dadin.