* Hirugarren gradura arte.
Joan den denboraldian bankuan helbideratu gabe izena eman zuten bazkide berriek izena eman edo izen-ematea berritu beharko dute. Egin zaitez bazkide edo berritu zure inskripzioa
Inprimaki hau betetzea ezinbestekoa da adingabeak entrenamenduetara sartzeko.
UBRn lehen aldia baduzu, hilabetez proba dezakezu kuota ordaindu aurretik. Baina kuota ordaintzea ezinbestekoa da federazioaren lizentzia lortzeko eta bere kirol-aseguruak babestuta egoteko.
Lehen aldia ez baduzu, denboraldi honetan izena ematearekin batera ordaindu behar duzu kuota.
Ordainketa banku-sarrera edo -transferentzia bidez egingo da, kuota osoa, La Caixa bankuaren ES05 2100 0732 2102 0108 0330 kontu-zenbakian, jokalariaren izena eta kategoria adierazita.
Eragiketaren ordainagiria edo frogagiria bidali beharko da posta elektronikoz: unibilbaorugbyeskola@gmail.com
UBR akordio batera iritsi da Nafarroako Rural Kutxarekin, izen-ematearen ordainketa hileko kuotetan zatitu ahal izateko. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan José Luis Cañada klubeko kudeatzailearekin, unibilbaorugbyeskola@gmail.com helbidera idatziz edo 670 525 787 zenbakira deituz, eta eman honako agiri hauek:
Nafarroako Rural Kutxaren kontsulta-telefono bat ere baduzue: 94 424 03 38.
Bi jokalari edo gehiago inskribatzen dituzten familiek (bizikidetza-unitateek) beherapen hauek izango dituzte:
Universitario Bilbao Rugby – Bilboko Rugby Eskolan errugbian jokatu nahi duen inork ez dio utziko jokatzeari arrazoi ekonomikoengatik.
Salbuespen gisa, kuota osoa edo zati bat ezin ordain dezaketen jokalarien kasuan, klubak formularen bat bilatuko du ordainketa geroratzeko edo horren ordez klubarekin kolaboratzeko.
Kasu horietan, klubeko arduradunei jakinarazi beharko diete, ubr@universitariobilbao.com helbidearen bidez.
Eskaera guztiak modu konfidentzialean eta pertsonalizatuan tratatuko dira.