Universitario Bilbao Rugby klubak, bere balioei eta filosofiari jarraiki, errugbia sustatzen du nesken artean; zehazki, 2015/2016 denboralditik, aktiboki lan egiten du kirol hau ikastetxeetan ezagutzera emateko. Horretarako, “Get into Rugby” programaren saioak eman ditu ikastetxeetan eta begiraleek eta entrenatzaileek kirol zintzo honetan interesa duten neskek egiten dizkieten galderei erantzuten diete.
Era berean, urtero, maiatzaren lehenengo igandean “lehenengo entrenamendu” bat antolatzen dugu eta horretara Bilboko 13tik 18 urtera bitarteko 35 neska joaten dira batez beste, errugbian hasteko.
Aurreko esfortzu horiei guztiei esker, gaur egun, emakumezkoen talde bat daukagu Errugbiko Euskal Ligan, kategoria horretan finkatzeko eta aurrera egiten jarraitzeko lan egiten ari dena.