Partidu bizia izan da larunbat honetan Barbarians eta Baztan Rugby Taldearen artean Fangon jokatutakoa. Talkan, etxeko taldeak arerioa menderatzea lortu zuen, bigarren aldiaren lehen minutuetan, eta, ondorioz, distantzia hartu, eta, azkenean, garaipen doia lortu zuen.

Lehen zatian berdintasuna nagusitu zen, bi taldeek ondo asmatu baitzuten erasoan izandako aukera urrietan. Biek egindako defentsak erasoak gelditzea lortzen zuen, bando batean zein bestean, eta, beraz, tantoarekin burututako ekintzak oso txalotuak izan ziren.

Lehen berrogei minutuen ondoren, berdinketa zegoen markagailuan (10-10); horiek horrela, bazirudien intentsitate handikoa izango zela bigarren zatia, eta hala izan zen.

Aldageletatik itzuli ondoren, etxekoek bizkor hartu zuten agintea, partidua hasi eta bosgarren minutuan izandako zigor-kolpe bati esker tantoa egin ondoren.

Nahasmen-uneak izan ziren bisitariarentzat, etxeko jokalariek gainditu egiten baitzuten, batez ere hegaletatik. Hor, Zuazolaren jokalariek ekintza handiak egin zituzten, eta, hala, saiakuntza bat lortu zuten, falta zen denbora konfiantzaz hartu ahal izateko.

Alabaina, nafarrek ez zuten amore eman, eta, azken hamar minutuetan, aurrelariek egindako lan bikainari esker, arerioei gorputzean beldurra sartzea lortu zuten.

Askorbebeitiak oinarekin asmatu zuen 73. minutuan, eta tantoa egin zuen zigor-kolpe baten ondoren; eta bisitariek saiakuntza bat gauzatzea lortu zuten talkaren azken minutuan. Hortaz, Bilboko 15. zenbakiko jokalariak zazpi minutu lehenagoko jokaldian tantoa egin ezik, Baztanek eskuratuko zuen garaipena.

UBR «B»- Barbarians 24 Vs BRT Menditarrak 22 //  Euskal Ligaren igoera fasea.

GORA UBR!!