Uni Bilbao modu ezin hobean itzuli zen txapelketara, batetik, garaipenagatik, eta, bestetik, bilbotarrek eskainitako irudia eta jokoa maila bikainekoa izan baitzen: aurkaria gainditu zuten, indar gabe geratu baitzen etxeko taldearen zurrunbiloaren aurrean.
Norgehiagokaren hasieran, bi aurkariek indarrak neurtzeari eta jokoaren erritmoa hartzeari ekin zioten, baina etxekoak hasi ziren zelaiaz eta partidaz bereganatzen.
17.minutuan Uni Bilbaok lehen entsegua egin zuen, eta, hortik aurrera, etxekoak hasi ziren neurketako ekintza bakoitzean nagusitzen; izan ere, Carlonen jokalariek jokoaren pisua eraman zuten gehienbat, aurkaria gainditu, eta arriskua sortu zuten eraso gehienetan.
(Argazkia: Alfredo Montaña)
Atsedenaldiko emaitzak, 29-0, argi uzten zuen lehen zatian gertatutakoa.
Bigarren aldian ez zen aldaketarik izan, eta Gaztedik defentsan eta erasoan hobera egin bazuen ere, etxekoek izandako joera positiboak modua eman zien norgehiagoka beren alde ixteko, amaierarako hamar minutu pasatxo falta zirela.
Etxekoek esku-joko bikaina egin zuten bi ekintzatan, entseguan amaituak biak ala biak, eta haiei esker, garaipena lortu zuten, larunbat arratsaldean izan zuten nagusitasuna argi islatzen duen emaitzarekin: 41-0.
Txapelketara egindako itzulera bikaina izan da Bilboko jokalarientzat, eta datorren astean Gernika RT/Getxo RT talde konbinatuaren aurka neurtuko dituzte indarrak.
GORA UBR!!
(Argazkia: Alfredo Montaña)