Errekaldeko zelaian, hasieran Barbariansen partida handi bat izan zen ikusgai larunbat arratsaldean. Norgehiagokan, jokalari bilbotarrak joko ikusgarria eta maila handikoa egiten ari ziren, partida streaming bidez jarraitzen zutenen gozamenerako.
Etxeko taldea sinesgarritasun handiz jokatzen ari zen, bisitaria arlo guztietan gainditzen; eta atsedenaldian 35-0 azaldu zen markagailuan, Bilboko zelaian gertatzen zena argi eta garbi islatzen zuen emaitza.
Bigarren aldiaren hasieran, Zaisa Txingudik beste aurpegi bat erakutsi zuen, presio handiagoa eginez Uniren marka-lerrora hurbildu ahal izan baitzen, eta arriskua sortu baitzuen lehen minutuetan.
Aldageletatik bueltan Valtecsa UBR-k ez zuen jokoa aldatu; Palomeroren taldeak intentsitateari eutsi, eta ondo asmatu zuen jokoan.
Baina 9. minutuan, mele batetik atera ondoren, geldiarazi egin zen hain ikusgarria izaten ari zen partida, liskar bat izan baitzen zelaian. Egoera horren ondorioz, epaileak amaitutzat eman zuen partida, bigarren aldiko laurden bat baizik jokatuta ez zegoela.
Egoera hori ez da desiragarria, ez da gure kirolaren isla, eta espero dugu berriro ez gertatzea.
Ederki hasi eta bikain garatzen ari zena, modurik okerrenean amaitu zen.
GORA UBR!!
Valtecsa UBR “B” 42 vs Zaisa Txingudi 0