Jardunaldi bizia izan zen larunbatean Bilbon, Universitario Bilbao Rugby eta Ordizia taldeen arteko lehian.

Txikienek, 10 eta 12 urte azpikoek, eman zioten hasiera jardunaldiari, eta Errekaldeko harmailetan zeuden ikusleek gozatu ederra hartu zuten zelaian gertatutakoa ikusita.

Gero, 14 eta 16 urte azpiko kategoriakoen txanda izan zen, eta bi harrobien lanaren distirak azaldu ziren berdegunean.

                                                                                     

Jarraian 18 urte azpiko jokalariek partida bizia eta zirraragarria jokatu zuten, lan onaren erakusgarri argia.

Etxekoek irabazi zuten lehia gutxigatik, 7-5 azaldu baitzen markagailuan, baina kontrako taldeak ere aukerak izan zituen nagusitzeko.

Hurrengo txandan, emakumezkoen taldea aritu zen, Arrasate/Ordiziak osatutakoaren kontra jokatuz. Uni Bilbaok nagusitasun handiz irabazi zuen partida, 39-5, hasieran lehia aski parekatua izan arren.

 

Azkenik, Valtecsa UBR eta Ordizia RE “Sub23” taldeen arteko norgehiagokak itxi zuen eguna.

Egun osoan eguraldi eguzkitsua izan arren, erabat aldatu zen, gero etorriko zenaren adierazgarri, hala eguraldiari nola emaitzari dagokienez.

Denboraldi-aurreko partida tipikoa izan zen. Etxekoen staff teknikoak aprobetxatu zuen aulkiko kide guztiek minutu batzuetan jokatzeko aukera izan zezaten. Gainera, etxeko taldearen egoera ikusi ahal izan zen, hurrengo hitzorduetarako zer hobetu behar den eta denboraldi hasierara modurik onenean nola iritsi.

 Goierrikoek lortu zuen garaipena, 5-31 emaitzarekin, bi taldeek adostutako hiru aldiak amaitu ondoren.

 

Lehen hitzordu honetan, esaldi bat nabarmendu da: “lanean jarraitzen dugu talde gisa hazteko”.

 GORA UBR!!