Urriko lehen larunbata errugbiz betetako eguna izan zen Universitario Bilbao Rugbyren taldeentzat.
Txikienak jarri zuten abian jardunaldia Mungian, 10 urtez azpikoen kategoriatik 14 urtez azpikoen kategoriara bitartekoek, partida batzuk jokatu baitzituzten goizez.
Gero, 16 urte azpiko eta 18 urte azpiko kategoriakoek hartu zuten lekukoa, Getxo eta Durangoren aurka jokatuz Bilbon, eta etxekoek lortu zuten garaipena Fangon jokatutako partidetan.
Gazteenek Bizkaian jokatzen zuten bitartean, talde seniorrak Zaragozara joan ziren partidak jokatzera.
Emakumezkoek abiarazi zuen jardunaldia Aragoiko hiriburuan, eta Íbero eta Fénix aurkariak gainditu zituzten triangeluarrean, David Cañada belodromoan jokatutako partidetan.
Zaragozara joandako jokalari guztiek jokatu zituzten minutu batzuetan partida horietan, eta hori baliagarria izan zen hainbat alderdi hobetzen joateko, liga hasierara ahalik eta hobeto iristeko.
Valtecsa UBR “A”ren txanda arratsaldean izan zen, eta taldekideek bezala, Íbero Club eta Fénix “SUB23” aurkariei irabazi zieten triangeluarrean.
Kalitate handiko minutuak izan zituzten Bilboko jokalariek, eta lehiak baliagarriak izan ziren staff teknikoak jokalariei ezarri nahi dizkien lerroak zehazten joateko.
Valtecsa UBR “B”k itxi zuen jardunaldia, eta haiek ere irabazi zuten Linces eta Fénix “B” taldeen aurka jokatutako lehietan.
Urriko lehen larunbat honetako jardunaldiari esker, Universitario Bilbaoren senior kategoriako zenbait alderdi landu ahal izan dira. Izan ere, aurki hasiko dira ligak, hala euskal ligako emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan, nola Ohorezko B mailako mutilen senior kategorian.
GORA UBR!!