Gaizki hasten dena gaizki amaitzen da, eta horixe gertatu zitzaion atzo Valtecsa UBR “B”ri, larrutik ordaindu baitzuen hasiera txarra. Bigarren aldian markagailuari buelta ematea lortu arren, amaiera estu batean, amore eman behar izan zuen Domiberia Riojaren aurka. Errioxako taldeak ostiko batez lortutako puntuak erabaki zuen bi aurpegi izan zituen lehia.

Lehen zatian, bisitariek arreta handiagoa jarri zuten eta jokoaren pisua eraman zuten, batez ere “etxekoek egindako opariei esker”. Bigarren zatian, berriz, Universitario Bilbaok aurkaria menderatu, jokoaren fase desberdinetan gainditu, eta markagailuari buelta ematea lortu zuen.

Baina bi minutu falta zirenean, eta markagailua alde zuela, 22-15, zelai-erdian esku-jokoan egindako akats baten ondorioz, Rioja RCk obalatua lapurtu eta neurketa berdintzea lortu zuen. 

Azkenean, Domiberiak egin zuen oihu pozez, zigor-kolpe batean tantoa egin ondoren, partida 22-25 emaitzarekin bukatu baitzen, alegia, bisitarien garaipenarekin.

Gizonezkoen I.Euskal Liga  / Valtecsa UBR “B” 22  – Domiberia Rioja 25

GORA UBR!!