Madrilgo Hortaleza XV taldearen zelaian jokatuko da larunbat honetan, martxoaren 26an, Mater Series txapelketako 2. jardunaldia.
Orain dela hiru hilabete pasatxo hasi zen kirol-abentura hau Mairena del Aljarafe herrian, eta oraingoan Madrilen izango da txanda. Bertan, gure jokalariak beste sei talderekin batera arituko dira txapelketan.
35 urtetik gorako emakumeek hartuko dute parte, eta bi taldetan egongo dira banatuta. Lamiak bigarren multzoan egongo da eta Sevillako “Malas Madres”, Madrilgo “Kamalehoiak” eta Puerto de Santa Maríako “Camaleonas + Black” taldeekin lehiatuko da.
Txapelketa 11:00etan hasiko da, eta finala 17:20an izango da. Inflexio-puntua izan nahi du emakumeak —jokalarien amak direnak eta ez direnak, klub desberdinetako jarraitzaileak…— errugbia jokatzera eta gure kirolarekin gozatzera animatzeko; izan ere, txapelketaren leloak dioen bezala, “inoiz ez da berandu baloia obalatua bada”.
Zalantzarik gabe, gure jokalariak errugbiaren festa honetara joango dira dena emateko eta jardunaldiaz gozatzeko asmoz, eta, orobat, Bilboko bandera maila gorenean uzten saiatzeko.
Gora errugbia! Gora UBR!