Larunbat honetan, La Única taldeak jokatuko du Errekaldeko futbol-zelaian Uni Bilbaoren aurka. Etxekoak irabaziz gero, eta jardunaldiko beste partida baten emaitza bilbotarren interesen aldekoa izanez gero, horrek aukera emango lieke multzoko goialdean sartzeko, apirilaren hasieran Gaztediren aurka jokatuko den partida aintzat hartu gabe.
Orain arte ez da denboraldi erraza izan etxeko taldearentzat; izan ere, lesioak, pandemia dela-eta data oso desberdinetan izandako jardunaldiak eta geldialdiak izan dira tartean, eta, ondorioz, jokalariek ezin izan diote lan-ildoari behar bezala eutsi lehiaketan.
Bilbotarrek eta nafarrek abenduan jokatutako partidan, Uni Bilbaok lortu zuen garaipena. Bi taldeek ondo ezagutzen dute elkar, askotan lehiatu dira, eta, beraz, ez dago faborito argirik norgehiagokan.
Ahalik eta akats gutxien egitea aurkariak horiek aprobetxatu ahal izan ez ditzan, taldeak jokoan dituen indarguneei etekina ateratzea eta hasierako txistutik zelaian intentsitateaz aritzea; horiek dira gakoak puntuak etxean gera daitezen.