European Rugby Champions Cup-ek gaur iragarri du Bilbok berriro hartuko dituela 2026ko Europako errugbi finalak, Champions Cup eta Challenge Cup txapelketetako finalak. Berri handi horren aurrean gogoeta hauek egin nahi ditugu:
- Zorionak ematen dizkiegu inplikatuta dauden euskal erakundeei, Bilboko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, Euskadiko eta Espainiako errugbi federazioekin batera Bilbon errugbi ekitaldi handi bat egiteko proiektu bati ekitea lortu baitute, elkartuta, eraginkortasunez eta helburu argiekin. Proiektu horrek munduko erakusleihoan jarriko du Bilbo, eta handia emango dio errugbiari hirian.
- Era berean, bilbotarrek errugbia hobeto ezagutzeko aukera izango dute, bai lehen mailako kirol-ikuskizunaren alderditik, baita, bereziki, gure kirolak bultzatzen dituen balioen eskutik gizarte inklusiboago bat eraikitzen laguntzeko duen gaitasuna ere.
- Ilusioz lan egingo dugu bilbotarrak, enpresak eta erakundeak gure Universitario Bilbao Rugby klubarekin ere identifika daitezen eta beraien laguntzarekin lehiatzen dugun txapelketetan Bilboren ordezkari duina izateko aukera eman diezaguten. Horiek guztiak bai gizonezkoen bai emakumezkoen kategorietan lehiatu dezakegun mailarik gorenean.
EUTSI ERRUGBIA
EUTSI BILBO