Errugbi M-16 mailako Lauko Finala gaur, maiatzaren 4an, jokatu da Hernanin; bertan liga erregularreko lehenengo lau sailkatuek hartu dute parte, Hernani RTk, Universitario Bilbao Rugbyk, Ordiziak eta Zarautzek.
Lehenengo partida etxeko taldeak, Hernanik, Zarautzen aurka jokatu du. Partida erraza izan da etxekoentzat, hasieratik nagusi izan dira eta hartutako aldeari arerioak ezin izan dio aurre egin partida osoan zehar.
Emaitzak, 55 eta 0, argi utzi du Hernanikoen nagusitasuna.
Bigarren partidan UBR eta Ordizia izan ditugu aurrez aurre zelaian. Hasieran gipuzkoarrek gailendu arren, minutuak pasatu ahala, bilbotarrek apurka-apurka abantaila murriztu dute markagailuan aurretik jarri arte.
Ordizia puntu bakar batera jarri zen; eta, gainera, azken mementoan aurretik jartzeko aukera ere izan zuen, baina, bizkaitarren defentsa eta ordiziarren urduritasun une batzuk ere direla medio, bilbotarrek irabaztea lortu zuten finalerdikoa 14 eta 13.
Etxekoak finalera freskoago heldu ziren eta hasieratik euren erritmoa inposatu zuten. Uni Bilbaok, finalerdikoan egindako esfortzua igartzen zuen arren, hasieran aurre egin ahal izan zion partidari, baina azkenean, nekea eta lesioak tartean, gipuzkoarrek irabazi zuten finala 17 eta 0.
Gaur Hernanin errugbi egun ederra gozatzeko parada izan dugu. Euskal Herriko lau harrobi onenetarikoek erakutsi dute euskal errugbiak etorkizun oparo duela.